Liburutegia

Lanestosako liburutegia diziplina anitzeko gunea da. Bertan, honako hauek aurki ditzakegu: jendearentzat erabilgarri dauden hiru ordenagailu eskaintzen dituen KZgunea, liburu bilduma aberatsa (euskarari lotutako liburuak nabarmentzen dira) eta txikienentzako ludoteka den gune zabal bat.

Sartzeko Udalari txartela eskatu behar zaio. Bakarrik Lanestosan erroldatuta daudenek lortu ahal dute txartela. Horrela ez bada, Udalarekin kontaktuan jarri beharko da lan-ordutegian sarrera ahalbidetzeko, astelehenetik ostiralera.

Udako kanpaldiak (eskaut)

Lanestosak bertako kanpalekua eskaintzen die eskaut taldeei udako hilabeteetan zehar. Antzinako futbol zelaian kokatua, eskautei aukera ematen die jarduerak egiteko, Lanestosa ezagutzeko, bere zerbitzuez gozatzeko (frontoia, igerilekua, liburutegia) eta lan-eremuak egiteko talde txikitan.

Lanestosa itsasoaren eta mendiaren artean dago, eta gaur egun baditu baliabideak, eskaut taldeek edozein eratako aisialdi-jarduerak egin ditzaten inguru honetan. Hiribildu txikia da, baina erraz iristen da bertara. Gainera, gure geografiako leku estrategikoan dago; izan ere, minutu gutxiren buruan hel gaitezke hondartzara edo interes handiko tokietara; besteak beste, Karrantzako Pozalagua haitzulora. Oso erakargarria da, halaber, mendi-ibilbide asko dituelako; horrez gain, bestelako multiabentura-jarduerak ere egin daitezke, baita Kobenkobara edo hirigune historikora bisitaldiak ere.

Kanpamentua jarduera-mota horretarako oso ondo egokitutako eremu batean dago; izan ere, 6.000 metroko lursail guztiz laua du, edateko ura duena.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Udalera (94 680 61 12), telefono-zenbaki honetara: 675 71 61 61 edo idatzi helbide honetara: ayuntamiento.lanestosa@gmail.com

Lanestosako Udala
Manuela Sainz de Rozas, 1 - 48895
94 680 61 16 / 94 610 69 00 (faxa)