Igerilekuak

 Lanestosako kanpoko igerilekuek udako hilabeteetan zabaltzen dituzte ateak, ekainetik irailera. Herria aterpetxearekin lotzen duen oinezkoentzako bidetik heltzen da gunera, eta bi igerileku ditu: bata helduentzat (igeri egitea ahalbidetzen du) eta igerileku txiki bat gazteenentzat. Aldagelak eta gune berdea daude, baita solarium bat igerileku handiaren inguruan ere.
Kirola

Albisteak

Lanestosako Udala
Manuela Sainz de Rozas, 1 - 48895
94 680 61 16 / 94 610 69 00 (faxa)