Enplegua eta Tokiko Garapena

Udalak zerbitzu publikoa ematen du, eta horren xede nagusia ekonomia- eta gizarte-garapena sustatzea da. Horretarako, tokiko baliabideak indartzen ditu, bai eta lan munduan txertatzea eta enpresa ekimenak bultzatu ere.

Ekintzak:

  1. Autoenplegua: Enpresa ekimenei aholkuak eta sostengua eman. Zerbitzu horren bidez, jadanik martxan dauden enpresei zein etorkizuneko enpresariei beharrezkoa duten informazio guztia ematen zaie enpresa-jarduerak abian jartzeko: negozio plana egiten laguntzea, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazioa eta lokalak eta lurzorua bilatzea.
  2. Lortzea errazagoa izan dadin, lanean dauden autonomoei aholkuak ematea laguntzen eta diru-laguntzen inguruan, eta izapideak egitea.
  3. Udal esparruko proiektuak garatzea.
  4. Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Lanbideren eta udal korporazioaren arteko hitzarmenenetan parte-hartzea
  5. Enplegua lortzera zuzendutako prestakuntzari buruzko informazioa ematea eta sustatzea.
  6. Elikagaien manipulatzaile izateko eta enpresak kudeatzen jakiteko ikastaroak antolatzea, autoenplegua sustatze aldera.
  7. Abian dauden ikastaroei buruzko informazioa ere ematen da.
  8. Udalerriko elkarteek bultzatutako prestakuntza eta aisialdiko ekintzei sostengua ematea.

Kontaktua

Telefonoa: 94 667 18 51 
Posta elektronikoa: desarrollo@enkarterri.org
Lanestosako Udala
Manuela Sainz de Rozas, 1 - 48895
94 680 61 16 / 94 610 69 00 (faxa)