Turismo Lanestosatik abiatuta

Kokapen geografiko bikainari esker, Lanestosatik abiatuta interes turistikodun hainbat eta hainbat leku ikus daitezke inguruan.

Kontuan hartuta Soba eta Karrantza haranekin muga egiten duela, Laredoko hondartzatik autoz 25 minutura dagoela, eta Bilbotik nahiz Santanderretik 65 kilometrora dagoela, Lanestosak aisiarako eta turismorako proposamen interesgarriak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

  • Hondartza
  • Enkarterri eta Karrantza Harana
  • Valle de Soba
  • Covalanasko Leizeak
  • Karpin Abentura Parkea