Udal-aterpetxea

N-629 errepidearen ertzean kokatuta, Lanestosarako sarreran hegoaldetik, igerilekuen ondoan eta udalerria zeharkatzen duen ibaiaz inguratuta, udal-aterpetxeak 40 toki ditu gutxi gorabehera.

Casa Oregik taberna bat eta jatetxe bat ere baditu; hala ere, azken hori ez du aterpetxeak kudeatzen. Enkarterriko ohiko baserria, guztiz berrituta dagoena, harrizkoa eta egurrezkoa da eta hiru solairutan banatuta dago. Gainera, igogailua eta aparkaleku oso handia ditu.

Beheko solairuan jantokia eta taberna daude, eta lehenengoan lau gela bikoitzak eta ezinduentzat moldatutako gela daude. Goiko solairuan 32 ohatze eta komun batzuk daude, Lanestosara datozenen artean banatzeko.

Instalazioak duela urte gutxi berritu dira; hortaz, berriak dira eta beste edozein ostatu turistikoren erosotasuna eskaintzen dute. Gainera, gutxi barru proiektua handitzea pentsatu da umeentzako eta gazteentzako gela batekin.

Aterpetxearekin kontaktuan jarri nahi dutenok informazio gehiago lortzeko edo erreserba bat egiteko 654 94 14 57 telefonora dei dezakete.

  • Aterpetxea
Lanestosako Udala
Manuela Sainz de Rozas, 1 - 48895
94 680 61 16 / 94 610 69 00 (faxa)