KobenKoba - Europako Arte Paleolitikoren Interpretazio Zentroa

KobenKoba kultura- eta turismo-proiektua da, Los Judíos leizea (Lanestosa erdigunetik KobenKobara 15 minutu dira oinez, eta ibilbidea seinaleztatuta dago) Paleolitoko labar-artearen Europako lehenengo interpretazio zentro bihurtu duena.

Koba honek lurpeko ibilbidea dauka eta bertara sar daiteke. KobenKobak aukera paregabea ematen dio bisitariari Paleolitoko mundua benetan ezagutzeko; bertan, era ludikoan ezagut daiteke Gizateriaren lehen artea, kontinente osoko haitzuloetako hormetan eta harri azaleratzeetan islatu baitzuten duela 35.000 eta 10.000 urte bitartean.

Ezinbesteko arrazoiengatik, kobetara bisita bertan behera geratu da denboraldi batez.

Lanestosako Udala
Manuela Sainz de Rozas, 1 - 48895
94 680 61 16 / 94 610 69 00 (faxa)