Autokarabana-aparkalekua Lanestosan

Lanestosako herrigunean autokarabanen aparkaleku gaitu bat dago. 6.000 metro karratuko partzela bat da, eta Lanestosara autokarabanan, furgonetan eta abarretan bisitan datozenek era guztietako erosotasunak aurkituko dituzte bertan.

Udalak era horretako turismoa sustatzeko beharra ikusi zuen, joan den urtean bisitari ugari etorri zirelako. Hiribildua, ingurua eta eskaintzen dituen xarma guztiak sustatze aldera, Lanestosako Udalbatzak aparkaleku hori jarri du martxan; Aste Santuan guztiz betetzea espero dute.

Partzelak 3 metro altu diren hormak ditu, baita bainugelak, dutxak, elektrizitate-hartuneak, hozkailuak, iturriak eta edateko ura hartzeko puntuak ere. Bestalde, autokarabanek ur beltzak eta grisak hustu ahalko dituzte bertan.

Aparkalekua gune berde eta eguzkitsu batean dago, naturaz inguratuta. % 100ean automatikoa da; horri esker, urteko 365 egunetan erabil daiteke, eguneko 24 orduetan, sarbide-txartela erabilita.

Aparkalekua erabiltzeko txartela Lanestosako denda guztietan dago salgai, bisitariek erraz erosi ahal izan dezaten.

Txartelak 8 euro balio dute (bueltatuko den fiantzarako 5 euro gehiago) eta zerbitzu ezberdin bi eskaintzen dituzte txartelaren kolorearen arabera:

  • horia: dutxa bat ur beroarekin (ur hotza doanekoa da) + 24 elektrizitatea
  • urdina: bi dutxa ur beroarekin

Informazio gehiago lortzeko, deitu 675 71 61 61 zenbakira.

Lanestosako Udala
Manuela Sainz de Rozas, 1 - 48895
94 680 61 16 / 94 610 69 00 (faxa)