Albisteak

 

Zein jarduera utzi dira bertan behera?
Edozein erakundek (kirol-klubak, guraso elkarteak, ikastetxeak, kirol-zerbitzuen enpresak, udalerriak…) antolatutako kirol-jarduera guztiak, hau da, lehiaketa-jarduerak (lehiaketa partida edo jardunaldi ofizialak eta ez-ofizialak edo "lagunartekoak"), irakaskuntza-jarduerak (entrenamenduak, hastapen- eta teknifikazio-ikastaroak), eta jolas-jarduerak (mendi-irteerak,...).

Zein adinari eragiten dio bertan behera uzte horrek?
Bertan behera geratu dira aurrebenjamin, benjamin, alebin eta haurren kategorietako jarduerak, hau da, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. mailara bitartean dauden haurrentzako jarduerak.

  • Gainera, bertan behera utzi dira Eskola-kiroleko Programan sartuta dauden kadete kategoriako jarduerak ere.
  • Ikastetxeek eta udalerriek antolatzen dituzten barneko kirol-jarduerak ere bertan behera utzi dira.