Albisteak

 

Lanestosako Udalak hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin herri-babeserako zerbitzua hobetzeko, prestakuntzan eta baliabide teknikoetan, ezbeharren aurrean boluntarioek eraginkortasunez jardun ahal izan dezaten. Akordioa pasa den apirilaren 2an berretsi zuten Foru Jauregian Herri Administrazioko eta Erakunde Harremanen diputatuak, Ibone Bengoetxeak, eta Lanestosako alkateak, Jose Angel Ranerok. Hitzarmenaren xedea da herriko suhiltzaileen parke higikorra hobetzea, ibilgailu berri batekin, basoko ponpa-auto batekin, larrialdiei heltzeko prestazioak hobetzen dituena.

Hitzarmena Lanestosako udalak Bizkaiko Aldundiarekin alor ezberdinetan duen parte-hartze aktiboaren isla da. Oraingo honetan, adierazitako herrian, “suteen prebentzioan, itzaltzean edo salbamenduan esku hartzen duten boluntario taldearen jardun eraginkorrerako bi erakunderen arteko lankidetza oinarriak” indartzeko akordioa da.

Lanestosak Herri Babeserako Boluntario Taldea dauka, Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileen talde bat iritsi arte suteak itzaltzen eta bestelako larrialdi lanetan diharduena. Aldi berean, foru-erakundeak horrelako taldeak dituzten lekuko erakundeekin parte hartzen du, lurraldean zehar banatutako suhiltzaile parkeek gauzatzen duten lana osatzeko.

Lanestosako udalari entregatu zaion basoko ponpa-autoak suteak saihesteko eta suteak itzaltzeko lanak errazten dituzten tresnak ditu (palankaxka, aizkora, pala, su-itzalgailuak eta mahukak, balizatzeko zinta, ekortzeko eskuila, palak…). Horretaz gain, antzoki zaharrean dagoen suhiltzaile parkeari boluntarioen lana erraztuko duen esku-hartze materialaren ekipamendu oso bat eman zaio: mahai-igorgailu bat eta 4 talkieko kit bat (dagozkien ordezko bateriekin), esku hartzeko hainbat ekipamendu (jaka, galtzak, botak, eskularruak eta kaskoa), mahukak, elurra kentzeko pala eta, erle eta liztorren ziztadak saihesteko ekipamendua, talde ugari baten aurrean esku hartu behar denerako.

 
Lanestosako Udala
Manuela Sainz de Rozas, 1 - 48895
94 680 61 16 / 94 610 69 00 (faxa)