Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzak urriaren 26ko dekretuaren aldaketa bat argitaratuko du, birusaren transmisioa eteteko asmoz, mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea helburu duten neurri berriak sartzeko. Ostiralean dekretu bat argitaratuko da EHAAn, eta larunbatean (azaroaren 7an) jarriko da indarrean, honako neurri hauek nabarmenduta: gaueko 22:00etatik aurrera zirkulazio askatasuna mugatzea; jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea; ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak ixtea; taldeko edozein kirol-jarduera etetea (profesionala eta erdi-profesionala izan ezik); gimnasioetan, kiroldegietan eta igerilekuetan programatutako jarduerak egin ahal izango dira. LABIren aholku-batzordeak merkataritza-, ostalaritza- eta turismo-arloko laguntzei buruzko azterketa egin du.

Lehendakariak bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehiaen murrizteko deia egin du beste konfinamendu bat saihesteko.

 Informazio gehiago etseka honetan (PDF 150KB)