Albisteak

 

Fitxategi honetan, uneko alarma-egoerari eta koronabirusaren aurreko prebentzio-neurri espezifikoei buruzko ohiko galderen erantzunak aurkituko dituzue.

Honelako galderak:

  • Bildu gaitezke sei pertsona baino gehiago lanean?
  • Zer ulertzen da dela jarduera sozioekonomikoa?
  • Domu Santu egunean, joan gaitezke mugakide ez diren udalerrietako hilerrietara?
  • Etxe bat erosteko prozesuan dauden eta zenbait udalerritan etxeak ikusi behar dituzten pertsonek jarrai dezakete etxeak ikusten?
  • Atera dezakegu maskota 23:00ak ondoren?
  • Zer jotzen da udalerri mugakidetzat?
  • Nola justifikatuko litzateke agintaritza baten aurrean joan-etorri baten motiboa adinekoen edo adingabeen zaintza dela?
  • Gure udalerriko supermerkatua txikia da, eta, normalean, beste udalerri bateko handiago batera joaten gara. Joan gaitezke?

Herritarren zalantzak, orain arte egin den bezala, Zuzenean herritarrentzako zerbitzuaren bidez bideratuko dira: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/

Ohiko galderen erantzunak (PDF 348KB)