Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzak dekretu bat argitaratuko du egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondoriozko prebentzio-neurri berriekin. Neurri horien helburua koronabirus bidezko infekzioen hedapenari eusten laguntzea da.

  • Gauez zirkulatzeko askatasuna mugatzea (23: 00etatik 06: 00etara).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta irteteko mugak. Horrez gain, pertsonek bizilekua finkatuta duten udal-mugartera sartzeko eta bertatik irteteko mugak daude. Ohiko igarotzako udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduko da jarduera sozioekonomikoak egiteko.
  • Pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egoteko muga: gehienez 6 pertsona.

Informazio gehiago hemen.