Albisteak

 

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra EUSKARALDIAren bigarren edizioa izango da.

EUSKARALDIA euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako hiztunen arteko hizkuntza ohiturak eraldatzeko ariketa soziala da, eta aurreko edizioan bezala AHOBIZI edo BELARRIPREST gisa parte har daiteke.

Lanestosako udalak EUSKARALDIA ekimenarekin bat egin du aurten ere eta herritarroi parte hartzeko deia egin nahi dizue.

Aukeratu rola, Belarriprest edo Ahobizi eta eman izena on-line: izenematea.euskaraldia.eus

 Bandoa (PDF 65KB)